Argitalpenak

KOROIDUN MUNSTROAREN IPUINA

Irudia
Kaixo lagunok, ipuin bat daukat zuentzat, gustoko baduzue, bidali marrazkiak, munstroaren karetak, plastilinaz egindako munstroak,...e.a. hurrengo helbidera, eta blogean jarriko ditugu.

Kaixo, podéis mandar fotos de los dibujos, caretas del monstruo, producciones de plastilina,... etc, del monstruo del cuento, a la siguiente dirección, así, los publicaremos en el blog.  
idoiagoitia@muskizkoikastola.eus

ESKERRIK ASKO!

Irudia
Kaixo lagunak!

Ondo, ezta? Zuen argazki eta bideo politetan ikusten dugunez, primeran zaudete!
Gaur bideo ederra daukagu zuentzat. Disfrutatu!



ESKERRIK ASKO DENOI! LORTUKO DUGU!
ETA ESKERRIK ASKO ETXEKO TXIKIEI,  HAIEK ERE TXAPELDUNAK IZATEN ARI DIRA!

Beñaten "Mission impossible"

Irudia
Beñatek misio berezi bat burutu behar du. Gaizkileek ez diote lana errazten baina Ethan Hunt baino azkarragoa eta ausartagoa denez, lortuko du.

Oso ondo Beñat!!

EZ DAGO ASPERTZERIK!!

Irudia
Jarek politto ikasi du "Udaberria datorrenean" abestia, gainera UKELELE hitza asko gustatzen zaio.

Baina zein langile aritu zarete Maore eta Alaia, bai kareta politak!
Koloretako munstroaren bertsio interesgarriak egin dituzue gero!!

Aizue, baina makarroiak ez dira jateko ba??!! nabaritzen da udaberria iritsi dela.

 Iker eta Junek koloreekin gozatu dute eta egundoko artelanak egin dituzte



Susmatzen dut bikote hori zerbait makinatzen dagoela...

Beñat gaur sukaldari bihurtu da. Porrusalda ederra prestatzen dago, mmmmm, bai usai goxoa!

Gaur makinista izatea egokitu zaio, hori da sortea!


Indiak denbora aprobetxatu du makillajearekin jolasteko, baina lehenengo erromako zubi zoragarri hau egin du bere hatz puntekin, Oso polita, India!

IGARKIZUNA

Irudia
Kaixo, ikastolako lagunok, igarkizun batekin nator, ea badakizue zer den:




IGARKIZUNA
AURKEZTUKO DIZUET NIRE LAGUNA
OSO JATORRA DA, ILE LEUNA.
PENTSATU ETA EMAN ZURE ERANTZUNA
TA IGARTZEN BADUZU... BAI TXAPELDUNA!!

Koronabirusa eta emozioak... KOLORETAKO MUNSTROA

Irudia
Kaixo lagunok!

Dakizuenez, ezin gara ikastolara joan, etxean geratu behar dugu koronabirusa Muskizetik paseatzen dagoelako. Hori dela eta, batzutan triste sentitzen gara, haserre, beldurtuta...

Baina ez kezkatu! Ipuin ederra ekarri dizuegu Koronabirusa eta emozioak azaltzeko! disfruta ezazue!




OHARRA: Eskerrik asko bideo hau gomendatu diguzuen familiei!


#NI ETXEAN GERATZEN NAIZ #LORTUKO DUGU #DENA ONDO JOANGO DA